XI. mendeko Euskal Dorretxea

Nork esan diezaieke ezetz jauregi baten harri epelei, bertako lorategietako kolore aldaketa bihurriei edo, pausuak eman ahala haren historiak helarazten digun oihartzunari? Ongietorria, hauxe duzu MURGIA JAUREGIA by Mahercatering. Gune berezia inondik inora, magiaz eta xarmaz betea.
Donostiatik kilometro gutxira kokatua, Astigarragan, Murgia Jauregia Murgia familiako Dorretxea izan zen. XI. mendean du jatorria, eta historiaz eta xarmaz betetako egongelak eta guneak ditu. Eta baita karpa eder bat ere kanpoan, behar bezala girotuta eta argiztatuta.
Gainera, jauregiari atxikita Murgiako Andre Maria eliza dago, eta sarrera pribatu bat dugu, zeremonia erlijioso bat egin ahal izateko bertan. Zeremonia zibilak ere egin daitezke, lorategietan nahiz barruko aretoetan.

Eta hori guztia Mahercatering-ek zuzenduta eta kudeatuta.

20643175_1612586702116107_2279675155568857368_o-min